EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Urtero urtero gure hizkuntza defendatzeko kalera irteten gara, oihukatuz. Aurten asteartean da, eta ikastetxean hainbat ekintza egitea pentsatuta dugu. Azkenengo bi orduetan ekintza ugari prestatuta daude euskaraz mintzatzeko eta euskaraz aritzeko. Azken aurreko orduan patioan herri-kirolak egingo ditugu: soka-tira, lokotx bilketa eta dantza. Taldeka banatu gara eta talde batek beste gelako talde baten aurka arituko da. Herri kirolak bukatuta gelara joango gara eta euskararen inguruan trivial bat egingo dugu.
Asteartean bereziki ospatu gure hizkuntzaren eguna baina gogoratu..
365 egun euskaraz!

No hay comentarios:
Publicar un comentario