viernes, 13 de diciembre de 2019

BERTSO- SAIOA

BERTSO- SAIOA

Abenduaren 20-an, oporrak hartu aurretik, bertso saioa izango dugu. Xabi Lasa izan dugu aurten bertso irakasle. 2 astez bertsoak egin eta entsaiatu ditugu abenduaren 20an 200 pertsonen aurrean abesteko. Taldeka jarri, gaia aukeratu eta bertsotan hasi ginen. Azkenengo egunean ordu erdi eman genituen guk sortutako bertsoak entsaiatzen eta beste 30 minutu rapari buruz hitz.egiten.
Abenduaren 20an eguna ondo bukatuko dugu gure bertsoak abestuz, horrela ongi eta pozik hasiko ditugu gabonak.
Animatu eta bota zure bertsoa!


GABONAK

GABONAK

Aste bat barru gabonak datoz! ikaragarri behar ditugu hainbeste azterketa pasata....
Insitutoa apainduta dago iada, gure etxeen antzaz. 2 asteko opor-aldiak ditugu lasaitu, deskantzatzeko eta burua beste toki batean izateko. 4 hilabetez egon gara lanean, nahiz eta emaitza batzuk ez izan gure gustukoak, lanean aritu gara. Urtarrilaren 7-an bueltatuko gara (asteartea) 
Olentzero gaua daukagu aurretik, abenduak 24ko gaba.
Gabon zaharra,  abenduak 31
Urte berri, urtarrilak 1 
Errege eguna, urtarrilak 6
Hemendik bihotz-bihotzez espero dugu gabon zoriontsu batzuk pasatzea eta urte berria ongi hastea



lunes, 9 de diciembre de 2019

AGENDA 21



Agenda 21

Agenda 21 institutoetako proiektu bat da. Han ikasleei planeta zaintzeko eskatzen zaiena, haien bizitzan aplikatzeko asmoz pentsatua.
Irailaren 27an paron bat egin zuten munduako kutxaduraren aurkaz. 11:15etatik-14:30etara. Patioan bildu ginen pankartak altxatuz eta oihuz.





lunes, 2 de diciembre de 2019

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARIK EZ!



EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARIK EZ!

Azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatu genuen. Egun oso garrantzitsua gure bizitzetan, bai emakume bai gizonentzat. Zoritxarrez egun hau ospatu behar dugu, egun askok bezala. Lotsagarria. Egun horretan klases klases jolas bat egitera pasatu ziren. Jolas horretan oso adibide praktikoa izan zen, gizonek emakumeok jasaten dugu ulertu al izateko. Denok borobilean jarri ginen. Neska batek esaldi batzuk esan zituen eta zuk hori jasan edota entzun baldin baduzu aurrera pausu bat eman behar zenuen. Hainbat esaldi bota zituzten. Jolasa bukatzean begietan genuen estalkia kendu eta emakumeok bakarrik geuden erdian. Horrela gizon batzuk ulertu zuten emakumea izategatik jasaten dugun beldurra.

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARIK EZ!!!!!!





EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA



EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Urtero urtero gure hizkuntza defendatzeko kalera irteten gara, oihukatuz. Aurten asteartean da, eta ikastetxean hainbat ekintza egitea pentsatuta dugu. Azkenengo bi orduetan ekintza ugari prestatuta daude euskaraz mintzatzeko eta euskaraz aritzeko. Azken aurreko orduan patioan herri-kirolak egingo ditugu: soka-tira, lokotx bilketa eta dantza. Taldeka banatu gara eta talde batek beste gelako talde baten  aurka arituko da. Herri kirolak bukatuta gelara joango gara eta euskararen inguruan trivial bat egingo dugu. 
Asteartean bereziki ospatu gure hizkuntzaren eguna baina gogoratu..
365 egun euskaraz!