lunes, 25 de noviembre de 2019

PUBLIZITATE TAILERRA!



PUBLIZITATE TAILERRA!


Urriak 3, 4.mailako B-taldea, goiz-goizetik publizitate tailerra egitera joan ginen. 
Aste batzuk lehenago dena pentsatu eta antolatu genuen. Nortzuk izango ziren protagonistak, nork hartuko zuen zuzendariaren papera etab esaterako. Tailerrarekin hasi aurretik Andra Mari Zuriaren plazan elkartu ginen tailerraren monitorearekin. Han taldeka ipini eta han inguruan zeuden iragarkiak apuntatu genituen. Hori bukatuta, grabazioekin hasi ginen. Bakoitzak bere postu hartu eta grabatzen pasa genuen goiz osoa. 
Oso esperientzia polita izan zen. Talde lanean aritu ginen eta gure harremanak sendotu genituen. Gainera konturatu ginen oso gogorra eta lan asko zegoela iragarki baten atzetik.




No hay comentarios:

Publicar un comentario